XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.garren EUN PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, jostiruditar moldaerik onena, itz-neurtu edo larretan eta Gipuzkoako euskal-izkeran egiten duenari, gaya izan litekela ala negargarri nola pozgarri motakoa.

5. garren LAROGEI PEZETAKO SARI ETA BITEZARRA, itz larri eta gipuzkoar izkera motan, aberatsak ez diranai obeto aditzera ematen diyen lanari zer nolako mesedeak ekarriko dizkaten beren irabaziyak zintzo gorde eta Interes-Kuchetan korrituan jartziak.

6.garren BERROGEI TA AMAR PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, 15-tik 30 urtera bitarteko neskach edo mutill euskal-irakurlerik onenari, Gipuzkoako izkeran eta Batzar-epalleak siñalatuko dion beste batean, ala itz-larri nola neurtuetan.

7.garren DIBUJATZEKO KAJACHO EDO GIS ONTAKO BESTE SARI BATZUEK, ordu laurden batean euskaraz ongiyena irakurri eta izkribatzen duten nesska eta muttillentzat; eta gaztelanitik euskarara eta ontatik artara biurtzarik onenak egiten dituztenentzat.

MUSIKALARIEN INDAR-NEURTZEA

I.ko BERREUN TA BERROGEI TA AMAR PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, otseztiaren laguntzan gizon ta emakumeak batean kantatzeko moldaerarik onenari, gipuzkoar izkeran itz-neurtuetan agerturik lana-k dituen edertasunak.

2.garren LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, danboliñ-talde osorako egokiena antolatua aurkezten dan zortzikorik jatorrena danari bere otseztiyetan, ala nola erraztasun eta sortze garbiyan.

Talde osoak izan bear ditu bi chistu-danboliñ, chistu-lodi bat eta atabala.

3.garren EUN PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, zortziko ori ongiyena jotzen duen danboliñ-talde osoari.

4.garren LAROGEI PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, bi chistu-danboliñ eta atabalarekiñ joa izateko, ariñ-ariñ edo fandangorik onenaren egilleari.

5.garren IRUROGEI TA AMABOST PEZETAKO SARI BAT ETA BITEZARRA, ariñ-ariñ edo fandango ori ongiyena jotzen duen danboliñ-taldeari.

BERSOLAIEN JOLASBIDEA

Egingo da Euskal-erriko bersolarien bilkida eta jostaguda bat, emanik LAROGEI PEZETA, erdira, bi onenai, au da berrogei pezeta bakoitzari.